2021/03/23 - 2021/03/27
Bilboko Azkuna Zentroan. | JardunaldiakGutun Zuria - 'HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua'
Gutun Zuria 2021-2020k 4 formato izango ditu: Alde batetik, Azkuna Zentroan izango da, aurrez aurre, hainbat autoreren arteko alkarrizketakaz baina muga fisikoetatik harago be egingo da eta online be eskuragarri egongo da.
Bestalde, jaialdia Azkuna Zentroa ez dan beste egoitza batzuetan be egingo da, lehen aldiz. Jaialdiak kapsulen formatu bat be aktibauko dau: bideo-pieza horreek beste sasoi batzuk proponiduten ditue literatura eta arte-sistemearen inguruan gogoeta, berba eta ezagutza egiteko. Horreek guztiak Zentroko artxiboan sartuko dira eta martiaren 16tik aurrera egingo dira. Gutun Zuria zentro osora zabalduko da programa publikoagaz.
Gutun Zuria 2021-2020 edizino bien artean igaroten da. 2020ko topaketea ezin izan zan egin aurreikusitako formatuan, baina proiektuak edegita jarraitu dau denpora errealeko jarduera legez eta Saiakera hemen hasten da liburu bihurtu da; antologia horretan, 17 autorek errealidadeari buruzko hausnarketak proponiduten ditue, belaunaldi, ideologia edo geografia-aniztasunetik begiratuta.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!