Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia, martiaren 23tik 27ra

Bizkaie! 2021-02-25 12:01   Kulturea

Gutun Zuria 2021-2020k igazko edizinoa berreskuratu dau liburu kolektibo baten bitartez.

Hemen. Non guztiak batzen dituan lekua izenburupean, hainbat estadiotako jaialdia izango da, momentu bakotxeko egoerara moldatuko dana. Gutun Zuria Bilboko Azkuna Zentroan izango da, baita muga fisiko eta birtualetatik, aurrez aurrekoetatik eta pantailetatik harago be. Zuzenean eta diferituan, aurrez grabautako kapsulen eta podcasten bidez.

Aurrez aurreko Hemen bategaz, entzungelan egingo diran topaketakaz eta programa publiko bategaz, berbak, musikea, artea, ahotsa, edizinoa edo kultura digitala buztartuko dira.

Online Hemen bategaz Bilbotik mundu osora zabaldu eta parte-hartzaile batzuk euren testuinguruan kokatuko dira.

Az Irratiaren bidez sortutako podcast eta Jaialdiaren aurretik eta bitartean grabautako kapsuletako Hemen bategaz, literatura eta arte-sistemearen inguruan hausnarketarako, barriketaldirako eta ezagutzarako beste garai batzuk proponiduko ditue.

2020 Jaialdiak, saio kolektibo legez, gizartean normaltasun-itxurapean jazotako eraldaketetara hurreratzea ekarri eban eta pandemiak bizkortu egin dau eraldatze-prozesu hori eta horren guztiaren berrirakurketea eragin dau. Topaketa ezin izan zan egin, baina azken urtean jazotakoari buruzko saioari eutsi deutso proiektuak.

Beraz, 2021-2020 Jaialdia denporan eta forman banatu da, igazko edizinoa Saiakerea hemen hasten da liburu kolektibo bihurtuz; eta 2021eko edizinoa zabalduz, bai eran, bai lekuan, irakurketearen arte-ikuspegi barrietara eta artearen literatura-ikuspegi barrietara zabaltzeko asmoz.

Topaketea finkoa eta eroangarria, identifikagarria eta hibridoa, solidoa eta iragankorra, Iván de la Nuezek, Iñaki Estebanek eta Beñat Sarasolak, Jaialdiko Aholku Batzordearen kideek zehaztu daben legez.

Egileak

Damián Tabarovsky, Alexei Yurchak, David Le Breton, Marta Peirano, Kaouther Adimi, Paul B. Preciado, Eider Rodriguez, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre, Txani Rodriguez edo Miren Agur Meabe jaialdian euren Hemen-dik agertuko dira. Euren espazioetatik gutun zuria izango dabe ibilbide-orririk eta aurreko planorik barik sartzeko.

Hizkuntza gitxituen ekosisteman arteak eta euskerazko idazkereak daben lekua, tensinoak eta loturak aztertu nahi dira. Jaialdia lekuz kanpo egoteko lekura eta esperientziara edegitea, atzerriko idazkeren eta sorkuntza migratzaileen bidez.

Programea zabaldu egiten da trans kontzepturantz, hemen eta han arteko zubi eta nortasun eta kidetasun-erizpide zaharrak aldatzen dituan ezaugarri/balio legez, literatura transexualek, transgeneroek, transkulturalek, transnpolitikoek, transnazionalek, lurraldez haraindikoek... Azken batean, urratzaileek, proponiduten daben dimensino barrira edegiten dana.

Argitalpenak

Jaialdian hainbat argitalpen aurkeztuko dira, Saiakera hemen hasten da, testu kolektibo bat, aurreko urteko edizinoan parte hartuko eben egileen idatzi argitarabakoetatik abiatuta; eta Azkuna Zentroa, Ardao-biltegitik Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentrora, uriko ehun urte baino gehiago eta alondegiak aztertzen dituan ikerketa-liburua, Mikel Bilbao Salsidua eta Arantxa Pereda Angulo arte-historialariek aztertuta.

Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren edizino honetan, besteak beste, BBK, Metro Bilbao eta Institut Français partnerrek kolaboretan dabe.

XIII. Gutun Zuria

Bilboko Letren NaziNoarteko Jaialdiak orain 13 urte ekin eutson ibilbideari, nazinoarteko erreferentzia bihurtzeko asmoz letren hausnarketan eta dibulgazinoan. Urte horreetan guztietan, Jaialdiak programa garaikideagoa, formatu eta proposamen barriak ekarri ditu.

Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Eric Hobsbawm, Slavoj Zizek, Siri Husvedt, Margaret Atwood, Bernardo Atxaga, Gao Xin Jan, Herta Müller, Orhan Pamuk, Hanif Kureishi, Juan Goytisolo, Karmele Jaio eta Ramon Saizarbitoria lako pentsamendu kritikoaren autore eta erreferenteak dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu