2021/03/14 12:30

Bilboko Itsasmuseumen. | Musikea

VII. Loraldia. AZTIHITZA. AGUSTIN XAHO

12:30

Artistak: Ihintz Potorena, Asisko Urmeneta, Daniel Arbeletxe, Marianes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien (Irudia, testua eta kantua / 70 min).

Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi barri dabe eta bertako gazteei itxi, nahi daben moduan kudeatzeko. Baldintza bakarra, trinketean bertan sortu zan Agustin Xahori (1811n) omen egitea. Zuberotarrek onartu dabe ezohiko tratua. Baina hasteko… nor zan Xaho? Jazoera horreek emoten deutso hasierea irudiz, berbez eta kantuz eginiko bidaia honi.

Ikuskizuna baino lehen komikia izan zan. AztiHitza komikiak, hain zuzen, azken Literatura Euskadi Saria irabazi eban. Orain ikuskizuna plazaratuko dabe. Asisko Umenetak marrazkiak egingo ditue.

Irakurketa dramatizatuan, barriz,  Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantuan Ihitz Potorena.

Zuberoatik jatorku XIX. mendeko historian izan dogun personaia nabermenetako bat, baina ez oso ezaguna. Kontuan izan Agustin Xaho abertzaletasuna eta gure eskubide historikoen sortzailetako bat dala historialariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu