2021/03/27 18:00

Getarian, Cristobal Balenciaga Museoan. | Bertsolaritzea

Bertso Eguna

18:00

Isolamendu garaietan be josi egiten gaitu bertsoak. Alkarrengana josi. Komunidadera josi. Eragiteko josi. Askatzeko josi. Joskuretatik Bertso Egun bat osotuko dogu Getarian. Bertsolaritzearen barruko formatu, bertsokera eta gorputzak josiz osotuko baitogu emonaldia. Oholtza gaineko elementuak alkarrekin korapilatuz. Oholtza eta oholtzatik kanpokoa hurreratuz. Bertsotan ibiltea ez baita bakarkako lana: alkarregaz, alkarrengandik eta alkarrentzat ibilten gara bertsotan, eta lotzen gaituan horri erreparauta, ordu eta erdi pasautxuko emonaldia josiko dogu martiaren 27an.

Beñat Gaztelumendi, Getariako Bertso Egunari buruz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu