2021/02/21 12:00
Bilboko Euskalduna Jauregian. | Musikea'Sinfoniak'. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDEA
Ikuskizuna Franz Danzi alemaniar txelo-jotzaile eta konpositoreak idatzitako Sinfonia Concertante in B flauta, klarinete eta Orkestrarentzat Op. 41 obreagaz hasiko da. Lana Karlshruhe-ko Gorteko Orkestrako musikarientzat idatzi eban eta orain, obrako bakarlariak Bilbao Musikako irakasle bi izango dira, Juanje Silguero flautea joten eta J. Rafael Climent klarinetistea. Horrezaz gan, obrea haize-tresnen multzoari egokitzeko
lana bandako beste kide irakasle batek egin dau, fagot-jotzaile bakarlari Jordi Ripollek. Ikuskizunak opera-obertura bategaz jarraituko dau eta kontzertua amaitzeko, XX. mendeko laurogeiko hamar-urtekoan bandarako idatzitako sinfonia bat joko dau bandeak: James Barnesen Second Symphony op.44. Autorea oso personaia esanguratsua da haize-tresnetarako jatorrizko musikan XX. mendeko azkenengo hamar-urtekoetan eta bere obrea, Elegía, Varizioni Interrotte eta Finale mobimentuez osotutakoa, 1982ko zezeilaren 28an estreinau eban Kansasko Unibersidadeko Bandeak, Robert E. Foster maisuaren zuzendaritzapean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
