2021/02/13 .
Zeanuriko Eleizondo auzoan. | BestelakoakSan Balendin Eguna
.
Zezeilaren 13an, Santuaren irudia Piedadearen ermitatik parrokiara eroango dabe Eleizondoko bizilagunek modu pribatuan, umeek be ez dabe parte hartuko. Jarraian, baseleizearen aurrean dagoan artea neurtuko dabe; neurketea egin eta aktea sinatu ostean, aurtengo maiordomoak —Xabier Intxaurragak— datorren urteko maiordomoari —Irantzu Aranari— pasauko deutsoz akta-liburua eta ermitako giltzak. Urtero San Balendin egunean jente asko batzen izan da baina aurten aurreko egunean eta era pribatuan egingo dira jarduerok, COVID-19aren aurrean jarduteko protokoloari jarraituz eta Eleizondoko bizilagunek baino ez dabelarik parte hartuko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!