2021/02/10 19:00
Bilboko Euskalduna Jauregian. | Musikea'Hegaldiak'. BILDOKO UDAL TXISTULARI BANDEA
Garikoitz Mendizabal (txistu lehena eta zuzendaria), Idoia Kareaga (txistu bigarrena), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier García (atabala-perkusinoa) Euskalduna Jauregiko 0D Aretoko eszenatokira itzuliko dira birigarro, zozo, enara, txantxangorri eta bestelako txorien soinua interpretatzeko.
Jardunean honakoak entzungo dira, beste batzuen artean: Jose Inazio Ansorenaren Orhiko xoria, Bustantxoria fandangoa eta Enarak, Ramón González Bastidaren Gau txoriak, Pepe Andoainen Txoritxoaren ihesa polkea, Luis Arambururen Txoriak nere Baserriko sagastian, Hilario Olazaranen Txoriak, Isidro Ansorenaren Birigarroa eta Gautxoriena eta Antonio Merceroren Txori saltaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!