Alos Quartet taldeak Juan Carlos Cambas eta Silvio Rodriguezegaz kolaborau dau
2021-01-11 07:50 MusikeaA Viaxe, inmigrazino eta emigrazino kontzeptuak ardatz hartuta, Atlantikoko alde bietako kultura eta musikea buztartzen dituan lana da.
Alos Quartet taldeak 20 Urte Zuzenean disko barria plazaratu eban 2020ko zemendian eta orain, barriz, Juan Carlos Cambas pianojole argentinarraren A Viaxe izeneko proiektu mardularen lehen diskoan parte hartzeko gonbitea jaso dau, abesti oso berezi bat grabetako. Juan Carlos Cambas bera pianoan eta Alos Quarteten sokek, Silvio Rodriguez abeslari Kubatar ezagunaren ahotsa lagundu dabe azken honek sortutako La Vida kantuaren bersino barri baten grabaketan.
A Viaxe proiektua, inmigrazino eta emigrazino kontzeptuak ardatz hartuta, Atlantikoko alde bietako kultura eta musikea buztartzen dituan lana da. Musikea horren guztiaren joan etorriko etenbako bidaia da. Juan Carlos Cambas beraren bizipen personaletan oinarritutako lana. Proiektuan artista zerrenda amaibako batek parte hartu dau, besteak beste, Dulce Pontes, León Gieco, Julia Zenko, Kepa Junkera, Mafalda Arnauth, Joao Alfonso, Hernan Crespo, Uxía, Juan Carlos Baglietto eta Daniel Casaresek.
- Spotify plataforman entzun zeinkie hemen.
- You Tuben be entzuin zeinkie hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!