2020/12/28 .

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. | Bertsolaritzea

VI. Ahots Baten

.

Lauzpabost eguneko egonaldia izaten dana saio bitako ekimena izango da aurten: Abenduaren 28an eta 29an izango da Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Goizeko 9:30ean hasiko dira jarduerak egun bietan; 18:30ean amaituko da saioa lehen egunean, eta 19:45an bigarren egunean, egun bietako jarduna amaitzeko ikuskizuna eskainiko baita. Otorduari dagokionez, San Agustinen egongo da bazkalduko aukerea.

Lehen egunean, literatura eta bertsoa izango dira ardatz: Iratxe Retolaza literatura adituak hasiko dau saioa, eta arratsaldean Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak batuko dira taldera. Bigarrenean, Xanti Agirrezabala aktoreak eta Mursego kantariak hartuko dabe parte; amaitzeko, Agirrezabalak Satiro bere bakarkako antzezlana eskainiko dau.

Gabonetako oporraldian egiten da Ahots Baten, 2015ean lehena egin zanetik. Sorreratik erantzun bikaika izan dau parte-hartzaileen artean, eta sortzaile gonbidatuak be gustora geratu izan dira esperientziagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu