2020/12/23 19:00
Getxon, Muxikebarri Antzokian. | Bertsolaritzea'Bederatzikoa'. Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianistea
BEDERATZIKOA OBREAREN ESTREINALDIA
Hainbat obra egin ditue alkarregaz, besteak beste, Bi arreba eta Garai hura gara. Orain, barriz, Bederatzikoa dakarre, Getxoko Muxikebarri Antzokian estreinauko dabena abenduaren 23an, 19:00etan.
250 urte dira Beethoven musikari handia jaio zala. Bederatzi sinfonia egin zituan, nahiz baden hil zanean hamargarrena abian ebala esaten dauenik be.
Bederatzikoa edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen sasoitik gaur arte heldu dana. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabilten eban eta Beethovenen garaikidea zan. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren errematetzat, bederatziko bana bota behar izaten dabe bertsolariek... Beethovenen obra eta biziteari errepasoa emoteagaz batera, bertsogintzan hain berezi izan dan neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat egingo da saioan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
