2020/12/14 - 2020/12/19
Araban, Gasteizeko Vital Fundazinoa Kulturunean. | Ikus-entzunezkoakCortada - Gasteizko Film Laburren XXIV. Jaialdia - EHUSKARABANDA
Formatu txikiko zinema onenaz gozetako eta azken urteotan horrenbeste poztu gaituen errealizadore barriei txalo egiteko aukerea egongo da. Aurten, edukiera mugak izango dira eta, horregaitik, publiko birtuala be animau gura dabe Cortada Jaialdiaren online saioetan parte hartu deien.
Aurten, sailak murrizteko erabagia hartu dabe eta horregaitik, Sail Ofizialeko eta Gureak saileko film laburrak baino ez dira lehiatuko, aukeratutako 35 film labu. Lehen Arabako film laburrak hartzen zituen, baina orain Euskal Autonomia Erkidegora zabaldu dabe. Sail horretan aukeratutako 21 film laburrak online emongo ditue eta sari propioa izango dabe. Hautaketa Batzordeak guztira 56 lan aukeratu ditu jasotako film labur guztien artetik.
Espainiako Zinema Akademiaren GOYA sarietarako kalifiketan jarraitzen dau jaialdiak, baita FORQUÉ sarietarako be. Beraz, film laburrei buruzko Espainiako zinemearen jaialdi ospetsuenen artean dago. Euskal Autonomia Erkidegoan sari horreetarako kalifiketan daben jaialdi bi baino ez dagoz eta Cortada da horreetako bat.
Era berean, EHUSKARABANDAren beste edizino bat egingo da, bat-bateko film laburren maratoia euskerearen erabilerea sustatzeko, batez be UPV/EHUko Arabako Campusean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!