2020/12/04 19:00
Bilboko BBK Salan. | Musikea'Ni naz Lete' dokumentalaren aurrestreinaldia
Barrura begirako istorioak dira horreek, personea bere osotasunean, itzal eta argiakaz, ulertzeko eta aztertzeko lana hartzen dabenak. Ni naiz Lete, azken horreen artean kokatu daiteke.
Bernardo Atxaga, Antton Valverde, Arantxa Lete eta Lourdes Otaegiren laguntzeagaz, Xabierren udabarria, uda, udagoiena eta negua errepasauko ditugu, sortzailearen mundu artistikoa zein intimoagoa ezagutzeko aukerea emonez.
Baina beste edozeren gainetik lan honek, Leteren omenezko lana izan gura dau, haren heriotzearen 10. urtemugan herri honek izan dauen artistarik handienetariko bati, eskerrik beroena emoteko.
Ezinbestekoa BBK Salaren webgunean gonbitak jasotea (Sarrera bi pertsonako).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!