Kai Nakai musikari gasteiztarrak bere lehenengo diskoa aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2020-11-23 12:28   Musikea

Durangoko Plateruenan aurkeztuko dau Baimenik gabe diskoa abenduaren 4an, 19:30ean. Sarrerak eta streaming kanala hemen.  



Bilboko Bira Kulturgunean, Kai Nakai (Iratxe Aguilera) musikari gasteiztarrak Baimenik gabe lehenengo diskoa aurkeztu dau.

Jentaurreko agerraldian izan dira Kai Nakai, Joseba Razquin (DeepSodako Management Kidea) eta Arantza Atutxa (Gerediagako kudeatzailea).

Durangoko Azokan, 2019ko Sormen Bekearen irabazlea izan zan Iratxe Aguilera (Kai Nakai). Euskal Herria eta musika urbanoa buztartzea izan da asmoa, emakumearen estereotipoei aurre eginaz eta, hori guztia, euskeraz, 

Nabarmentzekoa da kantuon artean Dupla, Xsakara, STR eta Mikel Urdangarin lako kolaborazinoak dagozala diskoan. Gasteizko gazteak genero hau mobiduten dagoala eta gero eta talde gehiago dagozala ikusarazo gura izan dau, baina bere musika belaunaldi guztien gozamenerako dala be azpimarratu dau.

Horretarako, adibidez, diskoari hasierea emoteko abestia, Denboraren Atea; gaur egun desagertuta dagoan Arabako euskalkian abestutako kantu honek XVIII. mendeko Juan Bautista Gamizen koplak batzen ditu.

Kontuak kontu, aurkezpen kontzertua Durangon izango da abenduaren 4an, 19:30ean. Plateruena Kafe Antzokian. Sarrerak eta streaming kanala hemen.  

 
Entzun disko barriko hirugarren aurrepen kantua hemen (Ez dakit).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu