2020/11/16 11:00
Online. | AurkezpenakKontaketa Erotikoen Lehiaketea
Kaixomaitia.eus 2007 an sortu zan euskaldunon hartu-emonetarako webgune lez eta egun mueta honetako euskerazko bakarra izaten jarraitzen dau.
2015. urtean, bloga sortu eban atariak bere helburuen artean dauelako, besteak beste, euskerazko edukiak sortzea eta zabaltzea, esaterako, personen arteko lotura afektibo eta sexualagaz dituen danetariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak. Sinistuta baitago euskerearen normalizazinoaren bidean ezinbestekoak dirala euskerazko edukiak sortzea eta sarean be zabaltzea.
Aurten lehen aldiz Elkar argitaletxearen babesean, Kontaketa Erotikoen Lehiaketea antolatu dau. Zemendiaren 16tik abenduaren 21era jasoko dira lanak eta 2021eko zezeilean ebatziko dira irabazleak, sari ekonomiko garrantzitsuak izango dituenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!