2020/10/15 - 2020/10/16

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Musikea

IZARO

.

Izarok urriaren 16an emon behar eban kontzertua birkokatu egin dabe COVID-19ari lotuta indarrean dan legediaren ondorioz, aretoko edukierea murriztu egin da; hori dala-eta, Izarok urriaren 16an (barikua), 20:30ean, emon behar eban kontzertua hiru saiotan egingo da. Aukeratu zure saio barria, hiru data honeen artean:

-         Eguena, urriak 15, 20:30

-         Barikua, urriak 16, 19:00

-         Barikua, urriak 16, 22:00

 

Birkokapena

-         Erositako sarreretan, erosketea lokalizetako zenbaki bat dago, barra-kodearen gainean (letraz eta zenbakiz osoturiko kodea, 15 digitu eta karakterek osotua, eta Z00 letrakaz amaitzen da). Erosketa bakotxak bere kode propioa dauka.

-         Hilaren 8an, 10:00etatik aurrera, www.euskalduna.eus webgunera jo zeinke eta bertan, IZAROren kontzertuari jagokon atalean, aukeratu nahi dozun saio barriaren ordua eta eguna hautatu zeinkez.

-         Behin kontzertuaren eguna eta ordua aukeratuta, ordainketa-sistemeak eskatuko deutsu lokalizazino-kodea txertatzeko: egin hori, eta listo! 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu