Izaro Bilbaok irabazi dau Bizkaiko Eskolarteko hirugarren kanporaketea
2020-10-13 08:20 BertsolaritzeaUrriaren 17an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan jokatuko da finala.
Izaro eta Amaiur
Bilbon, Euskerearen Etxean jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketea; puntu gehien batu dituan bertsolaria Izaro Bilbao izan da eta, beraz, finalerako txartela lortau du. Danetara zazpi gazte oholtzaratu eta dagoeneko erabagita geratu da urriaren 17ko finala.
Ondorengo zazpi gazteak izan dira protagonista: Izaro Bilbao; Olaia Cancelo; Gari Morgado; Koldo Villanueva; Amaiur Atxa; Oier Mendiolagoitia; eta Unai Intxausti.
Gai-emoile lanetan Iñaki Iturriotz ibili da eta epaimahaia Leire Etxebarriak, Ander Arrienek eta Iñaki Aurrekoetxeak osotu dabe. Idazkari lanetan, barriz, Idoia Anzorandia ibili da.
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu eta puntu gehien batu dituen ondoko zortzi bertsolari honeek izango dira, datorren urriaren 17an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan jokatuko dan finalean kantauko dabenak:
Irune Basagoiti; Maider Altuna; Izaro Bilbao; Leire Vargas; Amaiur Atxa; June Diaz; Sara Asenjo; eta Jokin Ansotegi.
Finalerako gonbidapenak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira. Aforoa mugatua izango da eta lekuak amaitzen diranean ez da sarrerarik eskuratzeko aukerarik izango.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!