Gaur, urriak 6, hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketea
2020-10-06 08:25 BertsolaritzeaAsteon jokatuko dira kanporaketak eta urriaren 17an izango da finala Arrigorriagan.
Martxan dago Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea. Udaberritik udagoienera atzeratu behar izan dan arren, antzeko egitureagaz dator: alde batetik, bat-bateko txapelketea jokatuko da eta, bestetik, idatzizkoa.
Bat-bateko txapelketan, Bizkaia osoko 28 parte-hartzaile egongo dira eta horreek hiru kanporaketetan kantauko dabe: Urriaren 6an, Gernika-Lumoko Astran jokatuko da saioa, urriaren 7an, Durangoko Kurutziaga Ikastolan eta urriaren 9an, ostera, Bilboko Euskerearen etxean. Danak izango dira arratsaldeko 17:00etan.
Bat-bateko finala, barriz, urriaren 17an jokatuko da, zapatuan, Arrigorriagako Lonbo Aretoan eta saioa goizeko 11:30ean hasiko da.
Idatzizko Txapelketea aurten ez da presentziala izango: webgunean argitaratuko dira gaiak eta gazteek epostaz bialdu beharko ditue lanak. Laster argitaratuko dira datak.
Kanporaketak zein finala danon osasuna bermatzeko neurriakaz jokatuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!