Maider Altunak irabazi dau Bizkaiko Eskolarteko bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2020-10-08 08:23   Bertsolaritzea

Azken kanporaketea urriaren 9an, 17:00etan, izango da Bilbon, Euskerearen Etxean.

Danetara, hamar gazte oholtzaratu dira Durangoko Kurutziaga Ikastolan jokatutako saioan. Azkenean, Maider Altuna izan da puntu gehien batu dituana eta, beraz, finalerako txartela lortu dauen bertsolaria.

Ondokoak izan dira hamar parte-hartzaileak: Iker Portillo; Leire Vargas; Araitz Katarain; Ixone Asategi; Sara Asenjo; Maider Altuna; Oihan Diaz; Mikel Arrate; Izaro Gaskon; eta Peio Lago.

Gai-emoile lanetan Etxahun Lekue ibili da eta epaileak Leire Etxebarria, Ander Arrien eta Iñaki Aurrekoetxea izan dira. Idazkaria, barriz, Idoia Anzorandia.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak hiru kanporaketa ditu; Gernika eta Durangokoak jokatuta, ondokoa izango da hurrengo eta azken kanporaketea:

Urriaren 9an, 17:00etan, Bilbon, Euskerearen Etxean.

Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala urriaren 17an jokatuko da Arrigorriagako Lonbo Aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu