Irune Basagoitik irabazi dau Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2020-10-07 09:15   Bertsolaritzea

Gaur, urriak 7, 17:00etan, Durangoko Kurutziaga ikastolan izango da 2. kanporaketea

Bart jokatu da lehenengo kanporaketea Gernika-Lumoko Astran; danetara, hamar gazte oholtzaratu dira (Janire Arrizabalaga; Jokin Ansotegi; Aitzol Unzueta; Malen Aretxaga; Jare Torralba; June Díaz; Oier Errementeria; Urko Iurrebaso; Izaro Mazo; eta Irune Basagoiti.

Puntu gehien batu dituana Irune Basagoiti izan da.

Gai-emoile lanetan Xabier Enbeita ibili da eta epaileak Leire Etxebarria, Iñaki Aurrekoetxea eta Ander Arrien izan dira. Idazkaria, barriz, Idoia Anzorandia.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

- Urriak 7, 17:00etan, Durangoko Kurutziaga ikastolan.

- Urriak 9, 17:00etan, Bilboko Euskerearen Etxean.

Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala urriaren 17an jokatuko da Arrigorriagako Lonbo Aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu