Badator 81. Musika Hamabostaldia
2020-07-28 08:52 MusikeaAbuztuaren 1etik 29ra, 45 proposamen inguru eskainiko ditu.
Hasierako programazinoa guztiz berregin behar izan da, egungo egoereak behartuta: atzerriko orkestra eta bakarlari gehienak bertan behera gelditu eta beste edizino bat diseinau dabe, ganberakoa oinarrian eta artista nazionalak protagonista izango dituana. Nazinoarteko hitzorduak Marc Minkowskiren eta Les Musiciens du Louvre taldearen, Grigory Sokolov pianistearen eta Semyon Bychkov maisuaren eskutik etorriko dira.
Edukierea % 60ra murriztu behar izan bada be eta osasuna babesteko neurri guztiak nahitaez bete behar izango badira be, Hamabostaldiak ahalegin guztiak egingo ditu bere espirituari jarraitzeko, jaialdiko ohiko zikloei eutsiz: Kursaaleko ziklo sinfonikoa, antxinako musikearena, ganberakoa, musika garaikidekoa, organokoa, interprete gazteena eta Musika Atxaki, jantzarako hitzorduak eta umeentzatko diseinautako proposamenak ahaztu barik.
Musika Hamabostaldia 2020ko kartela Pello Irazuk egin dau, Gure Artea 2020 saria eskuratu barri dauanal.
Informazino gehiago eta programazinoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!