2020/07/24 19:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | MusikeaNØGEN
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean folka izango da gaur nagusi. Nøgen-ek zale ugari batu ditu ibilbide laburrean, 2016. urtean, Markel Idigorasek, bere ukeleleagaz batera, taldearen lehen abestiak melodiaz bete zituan, Danimarkako Erasmusen. Egonaldiaren amaieran, Donostiara bueltau eta berehala kutsatu zituan Alex Irazusta gitarran eta Ane Negueruela ahotsean. Ondoren, soinu sendoagoa lortzeko asmoz, urtearen amaieran Olatz Cuevas bajua eta Jokin Guilisagasti bateria batu jakezan. Kontzertu akustiko honetan, pop-folk doinuak eta ingelesa eta euskerea nahastautako abestiak errepasauko ditu taldeak.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bilbaokultura.eus webgunean, 5 euroan. Esparruan bertan saltzeko sarrera-kopuru txiki bat erreserbauko da 17:00etatik aurrera.
Osasun-protokoloak zorrotz bete behar dira ekitaldi guztietan, ahalik eta osasun-segurtasun handiena bermatzeko. Era berean, maskarea nahitaezkoa da Bidebarrieta Kulturgunean egiten diran ekitaldi guztietan.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!