2020/07/01 19:00
Gasteizeko Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan | Ikus-entzunezkoakKortxeak & Krispetak
Zikloa garagarrilaren 1ean hasiko da, Fermin Muguruzak zuzendutako Beltza naiz dokumentalagaz. Making of dokumentala da, Black is Beltza filma zelan egin eben kontetan dauena. Zati bi ditu: lehenengoak, Black is Beltza filmaren inguruan transmedia proiektu bat zelan landu zan adierazoten da eta horren ardatza filmean parte hartu eban Amaia Jackson afro-euskalduna da (aita Tanzaniakoa eta ama Zarauzkoa); bigarrenean, barriz, animazino prozesua azaltzen da zehatzago eta artista nahiz aktibistakaz egindako alkarrizketak tartekatu dira.
Filmazpit-egaz alkarlanean, filmak jatorrizko bersinoan eskainiko ditue, euskerazko azpitituluakaz.
Jarduera guztiak doban dira baina edukierea mugatua izango danez, gonbidapenak aurrez hartu behar dira; horretarako 3 bide dagoz:
- Bibe plataforman
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara.
*Gonbidapenak agortu arte, edo saioaren egunera arte.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!