2020/06/05 18:30

Mallabiko Kontzejuzarrean. | Ikus-entzunezkoak

Mendi Tour Mallabia

18:30

Martitik hona, 22 Mendi Tour hitzordu geratu dira aurrikusitako egunetan egin barik, Covid-19 pandemiari erantzuteko neurriak indarrean jarriz.  Bada, bagilaren 5ean, Mallabiako txandea izango da.

Mallabiako Udaleko Kontzejuzarrean egingo dana saio berezia izango da: 18:30ean hasi eta 20:30ak aldera amaituko da. Edukierea murriztu eta 25 ikuslerentzat egokituko da aretoa. Sartzea doban da.

Ikusleen artean, Karmele Gisasola gonbidatu berezia izango da, Euskal Herriko harrijasotzaile txapelduna, Harria Herria film laburreko protagonista da eta mallabitarra izanda ilusino handiz bertaratuko da saiora.

Jabier Baraiazarra Mendi Film eta Mendi Tourreko zuzendaria ibiliko da aurkezle lanetan.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu