Ahozko kultur sorkuntzea ikertzeko deialdia zabalik

Bizkaie! 2020-05-19 08:45   Bertsolaritzea

Proiektu bi eta doktorego aurreko ikerlan bat sarituko ditue.

Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritzea, kantagintzea, kontalaritzea edo euskerazko ahozko kultur sorkuntzea ikertzeko aukerea eskaintzen dabe Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUren Mikel Laboa Katedreak, zabaldu barri daben deialdiaren bidez. Izatez, deialdi bi dira, baina biak dagoz alkarregaz lotuta.

Lehenengo deialdian, euskerazko ahozko kulturea ikertzeko proiektuak sarituko dira, master amaierakoak zein ikerketa monografikoak. Antolatzaileek egitasmo bi aukeratuko ditue eta bakotxari 2.000 euro emongo deusez. Urtebeteko epea izango dabe irabazleek ikerlana amaituta aurkezteko. Informazino guztia eta oinarriak hemen.

Beste deialdia doktorego aurreko ikerketa kontratu bat emoteko izango da. Kasu horretan be, antzerkia, bertsolaritzea, kantagintzea, kontalaritzea edo ahozkotasunari lotutako bestelako adierazpideak jorratuko dira, EHUn. Informazinoa eta oinarriak hemen.

Deialdiotan parte hartzeko interesa dabenek bagilaren 26ra arteko epea dabe euren hautagaitzea aurkezteko. Antolatzaileek garagarrilaren 20aren bueltan emongo dabe ebazpena. Era berean, Mintzolak gogora ekarri dau Pello Mari Otaño ikerketa bekan parte hartzeko epea oraindino zabalik dagoala.

Mikel Laboa Katedrea eta Mintzola 2013tik dabiz alkarlanean bertsolaritzearen eta ahozko beste kultur adierazpide batzuen inguruko ikerketa akademikoa bultzatzeko asmoz. Proiektu sariak eta ikerketa kontratuak eskaintzen ditue urteroko deialdietan, eta horren ondorioz ikerketa mamintsu asko plazaratu ahal izan dira. Deialdiotan EHUren beste sail batzuek, inguruko kultur alkarteek eta erakunde publikoek laguntzen dabe sarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu