Pello Mari Otaño Bekara aurkezteko epea luzatu dabe
2020-04-21 08:42 BertsolaritzeaEzohiko egoerea dala eta, bagilaren 19ra arte entregau leitekez proposamenak.
Berez, apirilaren 2an amaitu zan Pello Mari Otaño ikerketa bekara poposamenak aurkezteko epea. Mintzola Ahozko Lantegiak azaldu dauenez, baina, epea luzatu egin dabe, bagilaren 19ra arte, Covid-19 gaxotasunak eragindako ezohiko egoereak bultzatuta. Hortaz, ikerketak egin nahi dituenek oraindino hilabete bi ditue aurretik hautagaitzea aurkezteko.
Gipuzkoako Aiztondo bailarako ahozko ondarea batu eta aztertzea da Pello Mari Otaño bekearen helburua. Mintzolagaz batera, Kilometroak Kultur Alkarteak bultzatzen dau ekimena, Zubimusu ikastolearen eta Hernandorena alkartearen laguntzinoagaz.
Bekea nori emon aurkeztutako proiektuen kalidadearen arabera ebatziko dabe. Edozein kasutan, Aiztondoko ahozko ondarea batu, ikertu eta zabaltzeko lana izango da. Irabazleak urtebeteko epea izango dau emoitzak aurkezteko. 3.000 euro emongo deutsiez.
Unibersidadeko titulua dabenek baino ezin ditue proiektuak aurkeztu deialdi honetan. Ganera, euskerazko lanak baino ez dira onartuko. Zalantzak argitzeko, administrazioa@mintzola.eus helbidera idatzi leikie hautagaiek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!