Maiatzaren 11n, ikastolara

Bizkaie! 2020-05-07 11:01   Euskerea berbagai

Gure umeek ez dabe lehenagoko eskolearen goxotasunik izango.

Batzorde Zientifikoaren erispideen kontra, Frantziako Gobernuak agindutako eskolak edegitea dala eta, Seaskak ondokoa jakinarazo nahi dau:

- Beste behin be, Gobernuak ezelako konzertazinorik barik hartu dau erabagia, aginduak emonez, baina horreek beteteko baliabiderik emon barik.

Gure ardurak hartu eta ikastolak molde mailakatuan edekiko ditugu hiru arrazoi nagusi kontuan izanik:

- Deskonfinamenduagaz ikastoletako gurasoek lanera joan beharko dabe krisi ekonomiko gogorra iragarten deuskuenean, ezinbestekoa da ikastolek be geure laguntzinoa onartzea guraso langileek lanpostua atxikitzeko eta lanera joateko aukerea izan deien.

- Irakasleek sekulako ahalegina egin dabe konfinamendu garaian segimendu pedagogikoa egiteko, baina familia bezain bat egoera ezbardin dirala kontuan hartuta, inportantea da zailtasunetan diran umeen eskolatze premineari erantzutea.

- Euskerarik ez dakiten familietan umeek kasik hile bian euskeraz berba egiteko aukera gitxi izan dabe. Ikastolak edegita, barriz, geure hizkuntzea biziarazoten dogu.

Maiatzaren 11tik aurrera, beraz, ikastolak edegiko ditugu Osasun Protokoloa betez. Konfinamendu garaian egin dogun lez, derrigorrezko gurasoen umeak (Osasungintzea eta Hezkuntzea) lehentasunez hartuko ditugu.

Ikastoletan izango ditugun irakasleen araberako taldeak osotuko ditugu 15 ikasleko mugan.

Edegitea molde mailakatuan egingo dogu, lehen mailetatik hasita, derrigorrezko neurrien jaube egin daitezan umeak. Ahalen arabera, gela gehiago edegiko ditugu molde progresiboan. Beraz, harrerea ezingo dogu ume guztientzako egun guziz segurtatu.

Argi dogu Gobernuak umeak jagoteko rola emon gura deutsola eskoleari. Neurri zorrotzak dira eta gure umeek ez dabe lehenago eben eskolearen goxotasunik izango. Baina egoera larri honetan be, gure umeek merezidu daben eskola baldintzak sortzeko ahalegin guztiak egingo ditugu, eskola parte-hartzeaile eta euskalduna segurtatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu