2020/05/06 18:30

bertsoa.eus webgunean. | Bertsolaritzea

Umezarora

18:30

Bidaiak ekimenaren lehenengoa maiatzaren 6an ikusiko dugu 18:30ean hasita. Andoni Egañagaz batera, Alaia Martinek eta Amets Arzallusek umezarora egingo dabe bidaia eta eurekaz joango gara gu be urteetan atzera. Gai eta molde barritzaileak proponidu, esperimentazinorako gunea izango da eta eguaztenero edegiko da laborategia. 

Bertsolaritzearen ikusgarritasunari eusteko ahalegin horretan aurrez jada abiatua egoan Potokastak ekimenari gehitu jakez Plaza eta Bidaiak. Entzuteko alkarrizketa eta sorkuntza ariketa txikiak dira Potokastak eta jada zenbait atal entzungai dagoz Bertsoa.eus atarian bertan; astelehenero ale barri bat.


Ekarpena egiteko bideak

Bertso plazea indartzeko eta bertsolariek proposamen ordainduak izateko helburua dabe sareko bertso saio honeek. Bertsozale Alkarteak bere baliabideakaz finantzietan baditu be, bertsozaleek izango dabe ekarpena egiteko aukerea kanal honeen bitartez:

  • 688.886.935 telefono zenbakian Bizum bidez; eta
  • Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko honako kontu edo IBAN kodean:

ES16 3035 0060 43 0600042844 >>> BIC (Swift) kodea behar izanez gero, CLPEES2MXXX

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu