2020/03/25 - 2020/03/27

Aretxabaletan. | Ikus-entzunezkoak

XIII. Huhezinema (Online)

.

Jaialdia bersino birtualera moldatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin dira programazinoan. Jaialdiaren online eskaintzea, TWITCH, YOUTUBE eta Instagram bitartez jarraitu ahal izango da norberaren etxetik. Hona hemen loturak:

• TWITHC: https://www.twitch.tv/huhezinema/

• YOUTUBE:

https://labur.eus/huhezinema
https://www.youtube.com/channel/UCOT5RhdvNGfn6QCj6vQzrsg

• INSTAGRAM: https://www.instagram.com/huhezinema/


Huhezinema 2020

- Eguaztena 25

17:00 – Mursego (musikari eibartarraren berbaldia musikari lez zinemeagaz egindako kolaborazinoetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea).

20:30 – (Napardeath (2019) filmak Ataun of the Dead trilogia zarratzen dau, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmagaz hasi eta 2014an jarraitu eben Joxean’s hil ebenagaz).
22:00 – Sesion golfa (Bildur eta Fantasiazko film laburrakaz streaminga. Huhezinemaren aurreko edizinoetako hautaketea eta Donostiako Fantasia eta Bildurrezko Jaialdiaren nazinoarteko harribitxiak).


- Eguena 26

11:30 – MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibersidadeko Ikusentzunezko Komunikazinoa Graduko Ikasleen film laburrakaz streaminga eta ikusleen botoa).

17:00 – Paul Urkijo (Errementari pelikulearen zuzendariak, fantasia eta bildurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emongo dau bere filmaren sormen prozezuan sartuta).

19:00 – Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga.

20:30 – MU Ikasleen Saila II (errepetizinoa).


- Barikua 27

17:00 – Sail Ofiziala (finalisten emonaldia streamingean eta ikusleen botoa).

20:00 – Sariak emotea.

20:30 – Instagramen zuzenean jaialdia zarratzeko pintxadea: DJ AZGaubela.

Aldaketaren bat balego, jaialdiaren sare sozialen bidez joango dira informazinoa eguneratzen.

Aurreko edizinoetan legez, ikusleek parte hartzea sustatu gura dabe antolatzaileek eta horregaitik ikuslearen sarirako botazinoa online izango da. Streaming saioen aurretik eta bitartean botoa zelan emon azalduko da.


Horrezaz gan, FILMIN streaming plataformea eta HUHEZINEMA jaialdiaren artean gauzatutako kolaborazinoa iragarri nahi dogu. Egunotan hilebeterako 20 harpidetza zozketatuko ditugu gure sare sozialetan, berrogeialdia zinema independenteenagaz entretenigarriagoa egiteko asmoz. Eta martiaren 28tik aurrera, Filminen Huhezinema jaialdiaren kanala aurkeztuko dogu. Apirilaren 28ra arte online disfrutau ahal izango dira Huhezinemagaz loturea daben film luze eta laburrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu