Nahitaezkoa da hezkuntza-arloko eskumenak errespetetea

Bizkaie! 2020-03-23 08:53   Pil-pilean

Eusko Jaurlaritzeak Unibersidadera Sartzeko Ebaluzinoari eutsi behar jakola adierazo dau.

Hezkuntza Sailak unibersidaderako sarrera probeari buruz dauen eretxia helarazo deutse Hezkuntza eta Unibersidade Ministerioei. Etzi egingo da Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala, modu telematikoan, gai hau aztertzeko. Probea egiteko data alternatiboak aztertu aurretik, Eusko Jaurlaritzeak gogorarazo nahi izan dau EAEren eskumen-berezitasunak emoten deutson eskumen eremuan oinarritzen dala Euskadi. Beraz, ezinbestekoa da hezkuntza-arloko eskumenak erespetetea, hezkuntza-sistemea jagokon moduan jorratu ahal izateko. Esparru horretan, autonomia-erkidegoei jagoke beste hizkuntza ofizial batzuen irakaskuntzea arautzea eta Euskal Hizkuntzea eta Literaturea oinarrizko erreferentea eta ukaezina da Euskadirentzat. Gauzak holan dirala, ustezko data aldaketea aztertzeaz harago, probearen garapenak berak kezkatzen dau Hezkuntza Saila, bai eta edukiek be, dagoeneko ezarrita dagozan eskumenak erabiliz, kasua subertau ezkero egin beharko litzatekezan egokitzapenak errespetau daitezan.


Egungo egoerea aztertzeko orduan, hainbat faktore hartu ditu kontuan Hezkuntza Sailak:

- Proben ohiko garapena Euskadin, proba egiteko datak, zuzenketa-aldia eta emoitzen argitalpena, unibersidadeek matrikulazinoa hasteko aukerea izan deien.

- Urteak dira Euskadin ezohiko ebaluazinoak ez dirala irailean egiten, bagilean baino, ikasturtearen amaieran.

- Aurrez aurreko eskola-jarduereari Aste Santuko oporrak igaro ondoren berrekiteko aukerea, bai eta aurrez aurreko jarduerearen etena data horretatik aurrera luzatzeko aukerea be.

Alderdi horreek kontuan hartuta eta unibersidaderako sarrera probearen egutegiari jagokonez, honako hau uste dau Hezkuntza Sailak:

- USE egin beharrekoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoak UPV/EHUgaz egutegirik egokiena adosteko dauen eskumena bermatu behar da, ahal dan mugearen barruan.

- Martiaren 17an, egindako bileran adierazo bezela, ohiko deialdia bagilaren 24tik garagarrilaren 10era egin daiteke eta emoitzak garagarrilaren 21a baino lehen argitaratu.

- Aparteko deialdia irailaren 17a baino lehen egin daiteke, autonomia-erkidego bakotxeko proben antolaketearen arabera eta emoitzak irailaren 23a baino lehen argitaratu. Halan da be, horrek ez dau esan nahi probea irailean egin behar danik.

Aparteko deialdia, ezarritako epemugak errespetauta, autonomia-erkidego bakotxak bere barukone-antolaketaren arabera ezarritako egunetan egingo litzatekez. Euskadik, aitatutako egun eta epeen barruan, aparteko probea garagarrileko azken egunetan egitearen alde egin dau.

Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren egitureari eta edukiei jagenez, Hezkuntza Sailak aurreko bileran adierazo bezela, beharrezkoa da ikastetxeen autonomia pedagogikoa bermatzea ikasgaien edukien irakaskuntzea aldi batez antolatzeko. Alderdi hori dagoeneko araututa dago EAEn. Hori dala eta, Eusko Jaurlaritzeak, EAEren eskumen-berezitasunak zehaztutako eskumen-eremua berretsiz, honako hau eskatzen dau:

- Egungo probak egokitzea, gai-zerrendea murriztuz eta ikasleari hautabide gehiago emonez probearen zati guztietan.

- Proba-muetak malgutzea eta ebaluazino-erispideak barrikustea, probetan ikasturteko hainbat alditan landutako eduki garrantzitsuak jaso ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu