Nazinoarteak berehala su-etena eskatu daiala zehaztu dau Mondragon Unibersidadeko Zuzendaritza Kontseiluak
2025-09-26 07:53 Pil-pileanGazako sarraski eta triskantza humanitarioaren aurrean gogor azaldu da.

Adierazpena
Mondragon Unibersidadeko Zuzendaritza Kontseiluak amorrua eta gaitzespen sentimendu sakona adierazo dau, Israel, Gazan gero eta indarkeria gogorragoa darabilen biolentziaren aurrean.
MUko Zuzendaritza Kontseiluak 2024ko eta 2025eko maiatzean adierazo eban bere amorrua eta gaitzespen sentimendu sakona eta giza eskubideen eta terrorismo eta indarkeria mota guztien gaitzespenagazko konpromiso argia agertu eben. Eta holan, Mondragon Unibersidadeak eta bere fakultadeek ez dabe lankidetza-hitzarmenik indarrean Israelgo Goi Mailako Hezkuntzako Unibersidade eta erakundeakaz.
Zuzendaritza Kontseiluak nazinoarteko berehalako su-eten eskaerak beteteko eskatzen jarraitzen dau, Israelek Gazako Franjan egiten dauen bereizketa bako erasoak bertan behera ixteko eta genozidio ekintza gehiago ebitetako, hain zuzen be.
MUk ogor salatu dau biztanleria zibilaren kontrako indarkeriaren neurribako erabilerea eta nazinoarteko komunidadeari dei egiten deutso sarraskiaren biktima errubakoak sufriduten dabizen egoera larriari amaierea emoteko neurriak hartu deiezan, izan be, Gaza edozein giza etikatik kanpoko hondamendi humanitarioa bihurtu da.
Mondragon Unibersidadeak, bakearen, herrien arteko ulermenaren, giza eskubideen defensearen eta edozein gatazkaren konponbide baketsuaren alde dauen konpromisoari leial izanik, berretsi egiten dau gatazka beliko hau eta guztiak konpontzeko alkarrizketearen eta negoziazinoaren aldeko jarrerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!