Milaka lagun Donostian Gazako genozidioaren kontra

Bizkaie! 2025-09-25 08:12   Pil-pilean

Herritarrek The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzinoa aprobetxau dabe Palestinaren alde agertzeko. 

Israel Palestinan egiten dagoan genozidioaren kontra parte-hartzaile gehienek aukera guztiak aprobetxau ditue Gaza bera mapatik ezabatzeko saiakerea salatzeko. Hitzordu nagusia The Voice of Hind Rajab filmaren proiekzioaren ondoren izan da. Pelikuleak Gazako neskato baten hilketea erakusten dau, larrialdi zerbitzuetara egindako dei batean oinarrituta. Haren familia eta osasun-zerbitzuak be hil zituen eraso haretan eta lanean berak egindako deiaren benetako audioa entzun daiteke.

Perlak sailean aurkeztutako filmako protagonistak, Saja Kilani eta Motaz Malhees, txalo zaparrada bero batez hartu ditue Victoria Eugenia Antzokian. Kanpoan, milaka lagun izan ditue zain, genozidioaren kontrako manifestazinoa hasteko. Venezian Zidarrezko Lehoia irabazi ostean, Palestinako euskal komunidadeak deitutako eta zinearen industriako profesionalek bultzatutako manifestazinoa hasi da genozidioaren eta Israelen okupazinoaren kontrako eta Palestinako askatasunaren alde.

Frantziako eta Tunisiako filmako lan-taldeko zati batek eroan dau pankartea eta tartean izan dira Itziar Atienza aktorea eta Julio Medem zuzendaria. Euskal Herriko eta Espainiako 500 profesionaletik gora batu dira, besteak beste, Pedro Almodovar, Javier Bardem, Antonio de la Torrek eta Maribel Verdu.

Malheesek eskerrak emon deutsee jaialdiari eta donostiarrei erakutsi daben inplikazinoagaitik eta nabarmendu dau Palestinako herriak alkartasun horren barri daukala.

Ernest Urtasun Kultura ministroak be parte hartu dau protestan. Malheesek eskatu dau genozidioaren salaketan gainerako gobernuei Espainiakoaren bideari eusteko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu