Selektibidadea atzeratu egin dabe
2020-03-18 10:26 Pil-pileanOraindino ez dago hitzordurik azterketak egiteko.
Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa, Unibersidadeetakoa eta Autonomia-erkidegoak bat etorri eta adierazo dabe aurten bagileko lehen asteetarako aurreikusita egozan Selektibidadeko azterketak atzeratu behar dirala, koronabirusaren ondorioz eskolak bertan behera itxi eta gero. Halan da be, hezkuntza arloko administrazinoek ez dabe oraindino behin betiko erabagirik hartu eta lanean jarraituko dabe unibersidadean ikasteko hautaproben datak zehazteko. Holan adierazo dabe autonomia erkidegoetako hainbat ordezkarik, Espainiako Gobernuaren eta Unibersidade Errektoreen Espainiako Konferentziaren hainbat ordezkarik batera Hezkuntza Konferentziaren Batzorde Nagusian parte hartu eta gero.
Kontuak kontu, administrazinoek konpromisoa hartu dabe lantalde bat sortzeko, 2020ko Selektibidadearen ohiko eta ez ohiko deialdietarako hitzordu aproposa topetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!