38. GetxoModak moda, sormen eta merkataritzearen erreferente izaten jarraitzen dau

Bizkaie! 2025-10-28 07:44   Pil-pilean

Zemendiaren 6an izango da eta tradizinoa eta modernidadea buztartuko ditu.

Juanma González Getxolango zinegotziak eta Elena Cantera Getxoenpresako presidentea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herrian hitzordu berezia da, historikoa, inguruaren edertasunak bat egiten dau nazino eta nazinoarte mailako diseinatzaile, saltoki eta enpresen talentuagaz.

Aurkezpen ekitaldian izan dira Elena Cantera Getxo Enpresa – (GetxoModa ekimenaren enrakunde atontzailea) Getxoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alkarteko presidenteak eta Juanma González Getxolango zinegotzia eta Olatz Goitia Beaz-Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendari nagusia.

GetxoModa Getxoenpresak atontzen dau, Getxoko Udala dau kolaboratzaile eta Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Zuzendaritzaren eta BEAZ - Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dau.

Aurten, GetxoModa 38k tradizinoa eta modernidadea, dotorezia eta iraunkortasuna buztartzen ditu, barrikuntzearen, hurbileko merkataritzea sustatzearen, euskal diseinatzaileen eta nazinoarteko proiekzinoa daben enpresen alde eginez. Izan be, hitzordua Basque Styleren erakusleiho da, Euskadin egindako modeari eta sorkuntza arduratsuagazko konpromisoari balioa emonez. Nazinoarteko diseinatzaileen proiekzinoaren aldeko jarrerearen bidez, Getxo Modea mapan jarten dabe adituek, Basque Biodesign Center, bio-joskintzeari eta diseinu jasangarriari buruzko Europako erreferentzia-gunea. Hitzorduan zehar, Basque Biodesign Centerreko esku-erropaz gozetako aukerea izango dabe bertaratutakoek. Gueñesen kokatua, bio-joskintzan eta diseinu iraunkorrean erreferentzia europarra da zentroa, artea, zientzia eta teknologia lotzen dituana.

Etorkizuneko materialetan barrikuntzea sustatzen dau, bioplastikoakaz, ehun organikoakaz eta tindu edo tinte naturalakaz esperimentauta, kultura-erakundeakaz lankidetzan eta biomaterialetan egoitzak eta prestakuntzea eskainiz. Helburua sormen iraunkorra bultzatzea eta Euskadi diseinu bioteknologikoan aurrendari lez kokatzea da. Zentroak ikerketa zientifikoa eta praktika sortzailea batzen ditu, zinemarako, antzerkirako edo jantzarako jantzien diseinua eta Guggenheim, Artium edo Tabakalera lako museoakaz lankidetzea jorratuz.

Oraingo honetan, Biokinesis bildumearen bidez, zentroak biologia eta diseinua lotuko ditu, mikelio, zelulosa eta algak lako biomaterialen bidez. Forma naturaletan eta hazkunde-prozesuetan oinarrituta, teknologia, artea eta naturea buztartzen dituan moda bizia eta birsortzailea proponiduten dau. Bilduma naturan dagozn patroi parametrikoetan eta geometria organikoetan oinarritzen da. Emoitzea jaztea eta inguruneagaz kontaktuan dagozan piezak dira.

Miriam Ocarizi omenaldia: artearen eta modaren Ibilbidea

2025. edizioak Miriam Ocariz diseinatzailea omenduko dau, euskal diseinuaren irudi enblematikoa eta arte, moda eta ehungintzako esperimentazinoaren arteko fusinoan aurrendaria. 30 urte baino gehiagoko ibilbideari esker mugak gainditu ditu, Paris, New York, Hong Kong edo Tokio lako eszenatokietara helduz. GetxoModako autotzeak, benetakotasunak, sormenak eta jasangarritasunak markautako ibilbidea.

Diseinatzaileak eta denda protagonistak

Ekitaldian, besteak beste, Charo Álvarez, Borja Hernández (BHUGETXO), Txaro Rodríguez eta Luis Uribetxebarria diseinatzaile eta tokiko enpresek parte hartuko dabe. Bere bildumen bitartez, GetxoModak euskal talentuaren aniztasuna erakutsiko dau, artisautzea, barrikuntzea eta emozinoa buztartuz.

Getxoko moda, bitxigintza, optika eta estetikako 27 saltoki inguruk be bat egingo dabe edizino honegaz, tokiko ehun komertzioren indarra eta kalidadeagaz eta hurrektasunagaz konpromisoa berretsiz.

Autorpena Charo Izquierdori

GetxoModa 38k omenaldi berezia egingo deutso Charo Izquierdo kazetari eta komunikazino, moda eta iraunkortasunaren erreferenteari. Lidergoak eta konpromiso sozialak markautako bere ibilbideak sektorearen oinarrizko ahots eta belaunaldi barrientzako inspirazio bihurtu dau. Yo Dona, Grazia edo Mercedes-Benz Fashion Week Madrid lako proiektu enblematikoen buru izan da.

Mariano Moreno, goi mailako joskintzearen etorkizuna

Moda diseinatzailea omenduko dabe Aixerrotako erroteagaz eta desfilea zarratuko dau. Moreno moda diseinatzaileak, ezkontza-unibersoan eta goimailako joskintzan dauen ikuspegi barritzaileagaitik da ezaguna. Bere lana tradizinoa barrinterpreteagaitik nabarmentzen da, begirada garaikide, berezi eta jasangarri bategaz, fantasiaren magia eta denporaz kanpoko dotorezia buztartuz. Munduko moda etxe ospetsuakaz lan egin dau, besteak beste, Givenchy, Lanvin, Chloé, Pronovias eta Rosa Clarágaz, 2023an izen bereko markea sortu aurretik. Mariano Morenok emaztegai-soinekoak, koktela, goimailako joskintzea eta osogarriak sortzen ditu, emakume modernoa sormenaren eta benetakotasunaren bidez ahalduntzeko sortutako piezak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu