Getxoko Kirol Portuak eredu edegiagoa eta parte-hartzaileagoa izango dau

Bizkaie! 2025-10-28 10:41   Pil-pilean

Kirol Portuaren kudeaketa publikoa izango da 2026an



Abra Getxo Port (AGP) empresa emakidadunak uko egin eta Kirol Portuaren Administrazino Kontseiluak ebazpena onartu ondoren. Transizio-aldi horretan, portuak martxan jarraituko dau eta bere zerbitzuak bermatuta egongo dira.

El Abra-Getxo S.A. Kirol Portua Soziedadearen Administrazio Kontseiluak egindako bilerearen ondoren (SPDAG), Amaia Agirre Getxoko alkatea eta Sozietateko presidenta eta Ivan Jimenez Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea komunikabideen aurrean agertu dira, kirol-portuaren kudeaketeari buruzko hurrengo urratsen barri emoteko.

Aldez aurretik, Getxoko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariakaz osotutako Kontseiluak onartu egin dau Abra Getxo Port (AGP) egungo enpresa emakidadunak uko egin izana Getxoko kirol-portua ustiatzeko indarrean dagoan kontratuari. Enpresa ustiatzaileak konpromisoa hartu dau portuaren kudeaketan transizino ordenatua bermatzeko. Prozedurearen barruan, Soziedadeak emakidari jagokon abal ekonomikoa exekutauko dau, 1.550.453,70 euro.

Uko egitea 2025eko abenduaren 31n gauzatuko da, eta horrek egungo emakida edo kontzesinoa ekarriko dau eta beste etapa bati hasiera emongo jako.

Prozesu hori lege-esparruaren barruan eta gardentasun osoz egingo da, zerbitzu publikoaren jarraitutasuna eta erabiltzaile, negozio eta portuari lotutako langileentzako egonkortasuna bermatzeko helburuari eutsiz. 2026. urtean, transizio-plana bideratuko da, baliabide materialak, giza baliabideak, baliabide operatiboak berratondu eta portuak bere zerbitzuak berme osoz emoten jarraituko dauela ziurtatuz.

Esangura horretan, Amaia Agirrek eta Ivan Jimenezek adierazo dabe Bilboko Portuko Agintaritzako kudeaketa eredu parte-hartzaile eta jasangarri baten diseinuan lanean dabizela, metropoli-
estrategiagaz eta Nazino Batuen Garapen Iraunkorrerako Horizon 2030 Agendeagaz lerrokatuta. Proiektu honetan aktiboki parte hartuko dabe Getxoko Udalak eta beste erakunde batzuek, eta herritarren ekarpenak jasoteko entzute aktiboko eta partaidetzako prozesu bat abiarazotea aurreikusten da, Kirol Portuaren etorkizunerako ahalik eta proiekturik onena modu kolektiboan lantzeko helburuagaz.

Hiru mugarri eraldaketa sendo eta partekatu baterako Administrazio Kontseiluak uko egitea onartu eta SPDAGk etorkizunean kudeaketa beregan hartu ondoren edegiko dan bidea modu egituratuan planteetan da, fase bakotxean begirada arduratsu bategaz.

  • Epe laburrean, erabiltzaileei, portuari lotutako negozioei eta portuan lan egiten daben persona guztiei oinarrizko zerbitzuak emoten jarraituko dala bermatzen da. Transizino ordenatua eskainiko da, AGPk kudeaketa ixteatea erabagi ondoren.
  • Bigarren fasean, epe ertainean, arretea SPDAGren kudeaketa zuzena sendotzean oinarrituko da, egonkortasunerako eta gardentasunerako bokazinoagaz.
  • Epe luzera, portu-eredu barri bati ekingo jako, Portuko Agintaritzea buru izango dauena, espazio edegi, moderno, jasangarri eta Getxoko uri-bizitzan erabat integratua izango dana. Udalerriaren ekonomia, kirol eta gizarte-eragile lez dauen eginkizuna indartzeko portua, lankidetzea eta alkarrizketea ardatz hartuta, Getxoko Udalaren eskutik.

Transizino-etapan zehar, SPDAGk portuaren funtzionamendua bermatuko dau, getxotarrentzako espazio bizi, edegi eta erabilgarri bihurtzeko bidean aurrera egiten dan bitartean, jarduera nautikoa herritarren gozamenagaz, tokiko merkataritzeagaz eta uri-inguruneagak integrazinoagaz bustartzekoo asmoz. Etapa horiaelkarrizketa, gardentasuna eta Getxoko gizarteagazko konpromisoa oinarri hartuta eregiko da.

Kirol Portuaren kudeaketeari jagokonez, abendutik aurrera, Abra-Getxo Kirol Portuko Soziedade Publikoak hurrengo urratsen barri emongo dau soziedadearen webgunearen bidez eta kapitaintza-bulegoetan (eraikin zuria), bulegoko ohiko ordutegian. Gaur egun, erakundea giza baliabideak eta baliabide materialak pixkanaka berratontzen dabil, kudeaketa kaudimen eta berme osoz beregain hartzeko helburuagaz. Egokitzapen-fase hori ezinbestekoa da kudeaketa-eredu sendo eta ordenatua eregiteko. Gainera, soziedadearen webgunean ohiko galderak eta erantzunak batzeko atal berezia dago, zalantza nagusiak argitzeko eta herritarrei, negozioei eta portuari lotutako eragileei informazinoa emoteko.

Amaia Agirreren eretxiz, urrats honek portua erabilten dabenen lasaitasuna bermatzea eta zerbitzuaren jarraitutasuna ziurtatzea ahalbidetzen deusku. Erakundeok alkarregaz lan egiten dugu
guztiona dana babesteko eta Kirol Portuari etorkizun egonkor eta partekatu bat eskaintzeko. Getxok ilusinoz betetako etapea edegiten dau orain: portu edegiago, iraunkorrago eta integratuago bat eregiteko, getxotar guztiak harro egoteko moduko portua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu