2020/02/27 19:00

Bilbon, EHAEO-ko Bizkaiko ordezkaritzako Areto Nagusian (Mazarredo Zumarkalea, 69). | Ikus-entzunezkoak

Zine-Hiriak. 'Zazie Dans le Métro'

19:00

Zinea eta Hiria zikloaren barruan, Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialeko Bizkaiko Ordezkaritzeak zinemearen alde egin dau. Hilaren 27an ikusi ahal izango dan lehenengo filma, Louis Mallek 1960an zuzendu eban Zazie Dans le Métro, Raymon Queneauren izen bereko eleberria oinarri hartuta. Filmak begirada distiratsua eta satirikoa emoten deutso Frantziako gizarteari, baita literaturako eta zinemako konbentzinoei be. Bizitasun eta erritmo frenetiko handiko film originala da, Nouvelle Vague bere goreneko mailan egoanean egindakoa. Zazie hamabi urteko neskato bihurria da, eta Parisera heldu da osaba Gabrielegaz denporalditxuan egoteko. Haregaz uria bisitauko dau, baina bere nahi bakarra metroz bidaiatzea da. Baina metroa greban dago. Charlesen, bere osabearen lagun baten, taxian, hasiko ditu Zaziek bihurrikeriaz betetako Pariseko hiru egunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu