2020/03/11 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian | Musikea

Loraldia 2020: 'Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari'

19:30

Aurten Jose Maria Iparragirreren jaiotzearen 200. urteurrena beteko danez, Urretxuko bardoa gogoratzeko hainbat ekitaldi jarriko dira martxan. Horreetako bat izango da Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa. Hiru eragileren alkarlanari esker jaio da proiektua, hau da, Tanttaka Teatroa, Demode Quartet eta Loraldia Festibalari esker. Urretxuko Udalak be lagundu dau.

Ohiko biografiatik jo beharrean, Iparragirrek bizitzan ezagutu zituan emakumeen ikuspegia plazaratuko dabe ikuskizun berezi horretan. Fikzinozko eskutitzen bidez helduko da emakume horreen ahotsa oholtzara, eta Iparragirreren kantuak be entzun ahal izango dira, egokitzapen barrien bidez. Eszenan hiru emakume aktore agertuko dira, eta gitarra jolea gerizpean geratuko da.

Angel Unzu izango da ilunpeko musikari hori. Aktoreak, ostera, euskal antzerkigintzan ezagun-ezagunak: Ainara Ortega, Joli Pascualena eta Ane Gabarain. Kontzertu eszenikoa atondu eta zuzentzeaz arduratuko dan Fernando Bernuesek be eskarmentu luzea dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu