2020/02/17 19:30

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | Aurkezpenak

'Tierra Sumergida', María Maizkurrenaren azken liburuaren aurkezpena

19:30

Tierra Sumergida, Maria Maizkurrenaren seigarren poema-liburua da, gomutak eta hizkuntzan egindako ikerketa eta espazio batzuetan egindako ibilbidea jorratuz, izan be, intimoa eta komuna, personala eta soziala errealidade beraren alderdiak dira, eta errealidade hori handitu eta txikitu egiten da. Liburua urteetan zehar hazi da, zenbait gai eta obsesinoren bidez. Horreek testuen bildumea elikatu eta irakurlea gonbidatzen dabe inoiz egiazkoak ez diran eta sekula alegiazkoak ez diran lekuetara.

Autorea Londresen jaio zan 1962an, eta 1989an Eusko Jaurlaritzearen Alonso de Ercilla Saria irabazi eban, Una temporada en el invierno lanagaitik. Bereak diran beste liburu batzuk Tiempo (Hiperión, 2000), Antonio Machado saria Baezan irabazi ebana, eta Vuelta del Aire (Regional de Murcia, 2007), Antonio Oliver Belmás saria jaso ebana dira. 90eko hamarkadearen amaieran, Ipar Atea literatura-aldizkaria koordinau eta diseinau eban. 2000. urtetik El Correo egunkariko zutabegile da eta 2009tik Poetas Vascos webguneari eusten deutso.

Aurkezpen-ekitaldi honetan, Maria Maizkurrenak Blanca Sarasua eta Julián Borao poetakaz eta Beñat Arginzoniz editoreagaz berba egingo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu