2020/02/05 19:30
Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. | Aurkezpenak'Poemas para no volver' liburuaren aurkezpena
El baile de los cojos (2000) eta De inciertos destinos (2003) lanak argitaratu ondoren, Javier Alcibarrek Poemas para no volver lanagaz osotu dau trilogia. Liburu horrek Covibar-Ciudad de Rivas poesia saria irabazi eban. Liburua norbanakoan oinarritutako kapituluagaz hasten da; bigarren kapituluan maitasunari eta maitasun-ezari buruzko poemak dagoz; hirugarrenak ukitu sozialagoa dau, eta azken kapituluan egileak lehen personan egiten dau berba poeta lez bizi izan dauen esperientziari buruz.
Ekitaldia osotzeko, egileak zenbait poema irakurriko ditu. Egileagaz batera Pablo Méndez editorea eta Pedro Ugarte idazlea egongo dira.
Javier Alcibar (Bilbo, 1962) Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta literatureari buruzko hainbat aldizkaritan ibili da. El baile de los cojos (Pamiela, Iruñea, 2000) eta De inciertos destinos (Vitoria-Gasteiz, Bassarai, 2002) poema liburuak idatzi ditu. Zazpi urtez, Alcibarrek Los Golfos de Bizkaia R&B taldean gauzatu eban bere musika ibilbidea, konposatuz, abestuz eta aho-soinua joz. Kontzertu ugari emon ondoren, taldeak disko bat grabau eta, ondoren, desegin egin zan. Horren ondoren, Javier Alcibarrek inflexino puntu bat bizi izan eban eta horren emoitzea, kantautore lez aurrera eroandako musika planteamendu barria izan zan.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!