2020/02/05 19:30

Bilboko Azkuna Zentroan. | Musikea

NATASHA BARRETT & MIKEL ITURREGI

19:30

Musika akusmatikoa eta soinu elektroakustikoa sortzen dituan Natasha Barrett artista britainiarraren lana gaur Bilbon, Mikel Iturregi artisteagaz batera.

Natasha Barrett-ek (UK, 1972) musika akusmatikoa eta elektroakustikoa lantzen ditu, bakarka, ensembleetan eta soinu-instalazinoetarako. Normalean, beste musikari, artista bisual, arkitekto eta zientzialari batzuekaz ibilten da lankidetzan. Azken 20 urteetan aditu bilakatu da Ambisonics-en eta forma espazio-musikalak sortzen.

Artista britainiar hau Oslon bizi da, eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Nordic Council Music Prize (Eskandinavia, 2006), Giga-Hertz Award (Alemania, 2008), Edvard Prize (2004, Norvegia), Noroit-Leonce Petitot (Arras, Frantzia, 2002 & 1998).

Barrettegaz batera jardungo dauen Mikel Iturregi (Sopela, 1997) pianoan konpositoreak, hiru obra aurkeztuko ditu eta horreetako bi erabateko estreinaldiak izango dira: Aunque tenga los huesos cubiertos de pequeñísimas orquídeas, pianorako bakarrik; Tres jardines ciegos, akusmatikoa; eta azkenik, akordeoi eta elektronikarako pieza barri bat, kontzerturako berenberegi idatzia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu