2020/02/01 - 2020/02/08

Bilbon. | Ikus-entzunezkoak

X. Gizazinea, Nazinoarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdia

.

Zezeilaren 1tik 8ra Gizazinearen 10. edizinoa izango da Bilboko zeinbat barrutitan. Caostica-k antolatutako jardunaldiotan gaur egungo gai sozialei buruzko hausnarketea egitea planteetan dabe zinemearen eta beste diziplina artistikoen bitartez.

Horretarako, programazinoan agertzen diran obren egileak izango be izango dira euren ikuspuntua publikoagaz  eztabaidatu ahal izateko. Aukeratutako gatazka eremuetan lan egiten daben gizatalde, ikertzaile eta irakasleentzako hitzorduak izango dira, besteak beste, euren lanari ikusgaitasuna emon eta aldi berean, gaur egungo Euskadiko arazoak oinarri hartuta euren esperientzia jakitera emoteko. Zinemearen kasuan, hautatutako obren analisi zinematografikoak publikoagaz aztertu eta konpartiduteko adituak be izango dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu