2020/02/05 19:00

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. | Musikea

'Marijesiak 4.0 Bederatzi gau hotzetan' dokumentalaren azken emonaldia Bilbon

19:00

Dokumentala Gernikan antxinatik gordetan dan Marijesiak izeneko tradizino bati buruzkoa da eta marijesiak eurak sortu eta bideratu daben proiektuaren barruko atala da.

Abenduaren 13an estreinau zan Gernikan eta aurrerago Sala BBK-Bilbo (ab. 19an), Gernika barriro (ab. 20), Forua (ab. 23), Durango (ab. 26), eta Baiona (ab.28). Ozeanoaren beste aldean Argentinako Tandil herrian ikusi zan abenduaren 29an, Gure Etxea-Euskal Etxean egindako ekitaldi hunkigarrian. Gernikan erantzun bikaina izan dau eta aurreko saioetako sarrerak agortuta, hirugarren saio bat antolatu beharra egon zan urtarrilaren 3an.


Bilbon Foru Liburutegian (Diputazino kalea, 7) eskainiko da dokumentala, atal bat bertako artxiboan grabau zalako. Marijesiok Foru Liburutegiari eskerrak emon behar deutsaguz bertan grabetako aukerea eta erraztasuna emoteagaitik. Dokumentala Bilbon ikusteko aukera honen bidez, MARIJESIAK 4:00 proiektua Bilbon eta Bizkaian zabaldu gura dogu, beste bizkaitarrak gure tradizinoa hurretik ezagutu deien.

Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu