Oma_go 2020ko BBK Live Jaialdian

Bizkaie! 2019-11-29 08:13   Musikea

Oma_go taldearen lana batzen dauen EP formato fisikoa zemendiaren 29an, barikuan, agertuko da.



Indartsu eta pozarren dator talde getxoztar-gorliztarra 2020. urteko garagarrilean BBK Live Jaialdian kontzertua emoteko aukeratuak izan ostean.

Lau kantuz osotutako EP lana be entzuteko moduan dago Spotify, Tidal, Apple Music eta Deezer lako plataformatan eta ezustekorik ezean, EP formato fisikoa zemendiaren 29an, barikuan, agertuko da.

Kontuak kontu, aurten, I. Soinu Barriak Lehiaketea irabazi ondoren, zemendiaren hasieran Bizkaia BIME Live International Music Experience-Jaialdian be jo dau taldeak eta Deustuko El Tigre Studio-etan EPa grabetako aukerea be izan dabe.

Hori guztia gitxi ez eta ganera, StereoZona enpreseagaz bideoklipa egin ahal izango dau Oma_go taldeak.

Bien bitartean, sei kantu barri sortu eta zehazten dabiz eta segurutik 202ko martirako prest izango dituela aurreratu deusku taldeko abeslari Aitziber Omagogeaskoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu