Ruper Ordorika zuzenean 'Kafe Antzokian'
2019-11-27 12:01 MusikeaJonan Ordorika-k zuzenean grabautako lana da. Nahasketak eta masterra, Azkarateko Mamia estudioan egin zituan.
2018ko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emoitzea dakar oñatiarraren lan barriak. Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabautako hirugarren diskoa aurkeztu dau Ruper Ordorikak: Kafe Antzokian. Kantu handiak, sentikorrak, artistearen ibilbide oparoaren erakusle. Aurretik, leku berean grabau eta argitaratutako Gaur (2000) eta Hamar t´erdietan (2008) diskoen osogarri dotorea.
2018ko zuzenekoei erreparauta, Ruper Ordorikagaz batera eszenatokian izan ziran: Arkaitz Miner: Gitarra, biolina eta mandolina eta ahotsak; Fernando Lutxo Neira: Baxua; eta Hasier Oleaga: Bateria eta ahotsak; eta David Soler: Gitarra eta Pedal-steel-a.
Hasieran 25 bat kantu auleran izan arren, azkenean 14 kantu batu ditue diskora:
1 - Egia da 3’09”
2 - Bizitza eder denean 4’30”
3 - Zure etxera noa 3’47”
4 - Esan gabeko arrazoia 3’35”
5 - Zerutik gertu ez da ondo egoten 6’17”
6 - Harginenean 4’34”
7 - Zazpi nobio 2’55”
8 - Lera zakurrean balada 3’45”
9 - Hemen nago 5’16”
10 - Ahots urrunak 2’27”
11 - Belauniko 7’09”
12 - Nirekin geratu 3’37”
13 - Beltzarana 5’14”
14 - Ez da posible 3’08”
Aitagarria aurretik toki berean grabau eta argitaratutako zuzeneko diskoen zerrendan hirugarrena dala Ruperrena. Ateak zabaldu zituanetik abenduero Bilboko Kafe Antzokian eskaini izan dauen erritual jentetsuaren esentzia dakar Ruperrek eta, azkenik, alkarren osogarri diran Gaur (Esan Ozenki Records-2000), Hamar t´erdietan (Elkar-2008) eta Kafe Antzokian (Elkar-2019) diskoetan oinarrituta, Ruper Ordorikak hiru puntako izarra irudikatu dau, argia eta beroaren iturri.
Kontuak kontu, Jonan Ordorika-k zuzenean grabautako lana da. Nahasketak eta masterra, Azkarateko Mamia estudioan egin zituan.
Azken buruan, Ruper Ordorikak abenduaren 14an, zapatuan, emongo dau kontzertua Bilboko Kafe Antzokian.
Ruper Ordorika
Oñatin jaio zan 1956. urtean. Hamabi urtegaz Gasteizera joan zan biziten eta giro iluna eta jarrera sortzailearen kontrakoa ezagutu zituan. Ruper Ordorika ezaguna zan Bilboko euskal kultura arloan 1980an Hautsi da anphora bere lehen diskoa grabau ebanerako. Gasteizen ikasle denporetan eta gero, Bilboko Unibersidadean ibilia zan makinatxu bat saltsatan; Pott Bandearen sorreran zeresana izan eban aurrerago kantariaren ibilbidean izan eban garrantziagaitik. Bertan batu zan, besteak beste, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturraldegaz. Hortik aurrera 25 disko plazaratu ditu, bakarka, zuzenean, Hiru Truku, Mugalariakaz zein Henry Bengoa Inventarium izenpean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!