Ruper Ordorikaren zuzeneko kontzertuak, biniloan
2019-11-07 08:30 Musikea500 aleko edizino mugatua da.
Ruper Ordorika kantautore oñatiarrak aspalditik izan dau lotura estua Bilbogaz. Bizkaiko uriburuan sarritan jo izan ditu kontzertuak, horreetako asko, Kafe Antzokian. Urteotan agertoki horretan jotako 18 kantu aukeratu eta batu ditue edizino mugatuko Gaur hamar t'erdietan Kafe Antzokian binilo bikotxean.
Kafe Antzokiko arduradunek azaldu dabenez, 30 kontzertu inguru emon ditu Ruper Ordorikak eurenean. Horregaitik, aretoak 2020an 25 urte beteko dituala ospatzeko, edizino berezi hori plazaratzea erabagi dabe. 1999, 2007 eta 2018 urteetan jotako kontzertuetatik hartu ditue lan bikotxerako 18 kantuak.
Abesti esanguratsuak, Ruper Ordorikaren zaleek ondo ezagutzen dituenak, sartu ditue biniloetan. Esate baterako, lehenengo biniloaren A aldean, Aspaldian, Crack (pipa bat), Fas Fatum eta Berandu dabiltza topauko ditu entzuleak. Besteak beste, Bye, bye gizontxo, Martin Larralde, Zaindu maite duzun hori, Ez da posible... euskal kantagintzearen pieza mitiko bihurtu dira, eta horreek be badagoz zuzeneko bilduma horretan.
Edizino mugatua izanik, 500 kopia baino ez ditue salgai jarri, 30 euroan, eta agortu ezkero, ez dabe gehiagorik aterako. Denda fisikoetan ez, baina interneten erosi leiteke binilo bikotxa, hemen. Kafe Antzokiko Soinuak izeneko diskoetxe barriak plazaratu dau lana. Musika eta artea batuz, biniloan edizino mugatuko edizino bereziak ateratzeko sortu dabe zigilu barri hori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!