Beñat Gaztelumendi, Oiartzundik finalera

Bizkaie! 2019-11-25 08:33   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa irabazi dau Añorgakoak.

Oiartzungo saioko lehenengo biak: Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin (argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bete-bete egin zan Oiartzungo Elorsoro kiroldegia 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketako saioa ikusteko, goi mailako bertsolariak batu ziralako oholtzan. Beñat Gaztelumendi izan zan irabazlea, eta Donostiako finalerako zuzeneko txartela eskuratu eban. Balio handiko altxorra da finaleko txartel zuzena, puntukako sailkapenean puntako lehiakideak dagozalako.

Beñat Gaztelumendik 506 puntu batu zituan Oiartzunen. Bigarren izan zan Alaia Martin, 493,5 puntugaz, eta finalean egoteko aukera handiak ditu. Pixka bat atzerago geratu ziran beste bertsolariak. Ane Labaka hirugarrenak 472,5 puntu eskuratu zituan, Asier Azpirozi 463 emon eutsiezen eta ondoren etorri ziran Iñigo Mantzizidor (453) eta Amaia Iturriotz (438).

Honenbestez, txapelketako finalurrekoak azken kanporaketearen faltan baino ez dagoz. Domekan, abenduak 1, jokatuko da, Tolosako Usabal kiroldegian, eta hango puntuazinoakaz osotuta geratuko da puntuen sailkapena. Hortaz, finalista guztiak Tolosako saioaren ostean ezagutuko doguz.

Honeek izango dira oholtzan domekan: Beñat Lizaso, Haritz Mujika, Iban Urdangarin, Jokin Uranga, Jon Maia eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea Saroi Jauregi izango da.

Amaia Iturriotz eta Ane Labaka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu