2019/11/21 17:30

Bilbon. | Musikea

Santa Zezilia Jaialdia

17:30

Zemendiaren 22an ospatzen dan Santa Zezilia musikearen zaindariaren eguna dala eta Bilboko Udal Musika Eskoleak ikus-entzule mueta guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 21erako. Sail bateko eta besteko irakasle nahiz ikasleek parte hartuko dabe, Santa Zezilia musikearen zaindariaren jaiaren omenez eta ekintzak Bilbao Musikan, Bilborocken eta Hika Ateneon izango dira.

Jardunaldia Eskolako ikasleen kontzertu bategaz hasiko da 17:30ean, Bilbao Musikan - La Galeran (Sorkunde kalea, 8). Behin amaituta, 18:30ak aldera, ordu erdiko kalejira bat egingo da eta 19:00etan ikasleek Bilborocken jardungo dabe. Azkenik, 20:30ean Jam Session saioa eskainiko da Hika Ateneon. Musika-saio horreetan ikasleek inprobisatzeari ekingo deutsie eta blues, rock, rap, musika folklorikoa, baina, batez be jazz soinuakaz gozetako aukera parebakoa eskainiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu