2019/11/30 19:00

Getxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. | Musikea

Fair Saturday. 'Interkultura te'

19:00

Ikuskizuna euskal gizarteko kultur artekotasunari buruzko hausnarketea da, komunidade eta auzokideen multzo barriak osotzen dituen herritarren mobimentuen testuinguruan. Ekimena  Unesco Etxea GKEak, Udalaren laguntzinoagaz antolatutako Eman minutu 1 Interkultura lehiaketearen sariak emoteko ekitaldian egindako saiotik sortu zan.

Muntaian hurrengo alkarteek hartzen dabe parte: Euri artean, Amuge, Zumaiena, Novisi eta Txokokografico. Antzezten, abesten eta jantzan egiten daben personek euren burua erakutsi, bizi istorioak kontau eta euren euskal esentzia be erakusten dabe, desbardintasun eta aniztasunaren ikuspegitik. Eszenan gure inguruko kultur jarduerak izango dira protagonista. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu