2019/11/05 19:30
Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. | AurkezpenakEduardo Mendozaren (2016ko Cervantes Sariduna) 'El negocio del yin y el yang' azken eleberriaren aurkezpena
19:30
El negocio del yin y del yang lanagaz igaz hasi eban seriearen hurrengo emonaldia da. Bertan, umore handiz, XX. mendeko zenbait momentu historiko, kultural eta sozial aztertzen ditu. Liburuan 1975eko udabarriko kontuak jorratzen ditu egileak, Francoren bizitzako azken hilebeteetara. Estaduan arnasten diran aldaketa eta itxaropen zantzu barriek bultzatuta, Rufo Batalla protagonistea Bartzelonara itzultzea pentsetan dabil. New Yorketikalde egiteko dagoala, gaur egun existitduten ez dan Livoniako tronua berreskuratzeko plan zentzunik bakoagaz lotutako proposamen erakargarria jasoko dau Tadeusz Maria Clementij Tukuulo printzearen aldetik.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!