2019/10/30 19:00

Bilbon, Deustuko Salestarren Ikastetxean. | Ikus-entzunezkoak

'Palabek, babesleku itxaropenezkoa'

19:00

Dokumentalaren Euskadiko estreinaldia Salestar Misinoek eta Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak produzidutakoa da.

Raúl de la Fuentek zuzendu da filma, eta kontetan dau dau zelan doazen iges Sudan Hegoaldeko ama gazte bi, Ugandako Palabek kokalekuan hezkuntza barri baten inguruan biziteko itxaropenaren bila. Dokumentala uri nagusietan eskainiko da, baita Euskadin, Bilbon be.

Datorren eguazteneko aurkezpenean izango dira Ubaldino Andrade, Palabek-en (Uganda) salestar misiolari dabilena; José Antonio San Martín, Salestar Misinoen zuzendaria; eta Alberto López, Salestar Misinoen eledun eta dokumentalaren produktorea.

Salestar GKEari emondako laguntza izenduna proiektu honetarako da: Ikasgelak ekinean Bilbon: migratzaileak eta pertsona iheslariak Sudan Hegoaldean, hezkuntza formalezko proiektu bat da, Deustuko Salestarren ikastetxean eta Deustuko, Sarrikoko eta San Inazioko eremuan kokatutako denpora libreko talde solidarioakaz lan egiteko asmoa be badauena. Proiektua Deustuko Salestarren ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 94 mutiko eta 154 neskatorentzat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 185 mutiko eta 156 neskatorentzat, Oinarrizko Lanbide Heziketako 48 mutiko eta 6 neskatorentzat eta Batxilergoko 96 mutikorentzat eta 99 neskatorentzat da, baita Deustuko Nuestro Club eta Oldarra aisialdiko alkarteetako 55 mutiko eta 62 neskatorentzat, eta Bilboko herritarrentzat, oro har.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu