2019/10/20 12:00
Zornotzako Zornotza Aretoan. | MusikeaKantuz Kantu
Amorebieta-Etxanorgaz loturea duten hamabi artista, banda eta abesbatzek izango dabe ardurea. Bersino originalak eta inoiz ikusi bako agiriak aurkeztuko ditue: Mikel Urdangarin, Onintze, Blanco y en botella, Eztandap, Kitto, Patxi Gonzalez, Coral Zornoza, Xuxurlariak, Joseba eta Iñaki trikitilariak, Abes-Kimu, Zornotzako Musika Banda eta Alaiak.
CD bat grabau dabe domekan entzun ahal izango diran abestiakaz. Patxi Gonzálezek zuzendutako proiektua da eta Beñat Egiarte musikariak be parte hartu dau. Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatzen da, Europar Batasunagaz lankidetzan, Europako Kontseiluak sustatutako ondare kulturalari buruzko sensibilizazino programa handi bat da.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!